Egoera
Ikasgelako txoko batean askotariko materialez betetako saski bat dago: tapoiak, egurrezko pieza txikiak, maskorrak, harri leunak, eraztunak eta kolore eta tamaina desberdinetako beste objektu batzuk.
Hainbat haur objektuak talde txikitan jartzen hasten dira lurrean.
Neska batek hiru tapoi gorri eta gorriak diren egurrezko bi pieza elkartzen ditu.
Beste haur batek hainbat pieza biribil bereizten ditu, nahiz eta material eta kolore desberdinetakoak izan.
Hirugarren neska batek harri handi bat eta maskor handi bat jartzen ditu elkarrekin. Gero egurrezko pieza handi bat gehitzen du.
Irakaslea hurbildu eta galdetzen du:
—Zer ari zarete egiten?
Lehenengo neskak erantzuten du:
—Hauek elkarrekin doaz, gorriak direlako.
Bigarrenak dio:
—Nireak biribilak dira.
Hirugarrenak bere objektuei begiratu eta dio:
—Hauek handiak dira.