Erreferentearentzako gidoia

Ez da lau orduko prestakuntza osoa errepikatu behar. Partekatu funtsezko ideiak eta erraztu irakasleek hiru magnitudeetako esperientziak ezagutzea eta probatzea.

PDFa deskargatu
Ez da lau orduko prestakuntza osoa errepikatu behar. Partekatu funtsezko ideiak eta erraztu irakasleek hiru magnitudeetako esperientziak ezagutzea eta probatzea.

1 · Aurreko saioarekin lotu

Aurreko saioan arrazoibide logiko-matematikoa landu genuen. Oraingoan magnitudeak ulertzeko eta erlazioak eraikitzeko modua aztertuko dugu, tresnak erabiltzetik harago.

Elkarrizketa hasteko

Zer esan nahi du magnitude bat neurtzeak? Zer ikas daiteke ohiko neurketa-unitateak erabili aurretik?

2 · Luzera · Luzera ezagutzen

Funtsezko ideia matematikoa

Haurrek luzerak eta altuerak esploratzen dituzte, alderatu, zenbatetsi eta egiaztatu egiten dituzte, objektuak eta neurketa-unitateak erabiliz: hasieran ez-konbentzionalak eta, egokia denean, konbentzionalak.

Esperientzia labur bat

Eraiki dorreak tamaina desberdineko piezekin. Planteatu: «Zein da dorrerik altuena?». Konparatu zuzenean, eta saiatu altuerak berdintzen piezak gehituz edo kenduz.

Elkarrizketarako galderak

• Pieza gehiago izateak altuera handiagoa esan nahi du?

• Nola egiaztatu dezakegu zein den altuena?

• Zer estrategia erabil ditzakegu zenbatespenak egiaztatzeko?

3 · Masa · Masa ezagutzen

Funtsezko ideia matematikoa

Haurrak objektuak eskuetan hartu eta haien masak konparatzen hasten dira. Astuntasunaren eta arintasunaren pertzepzioetatik abiatuta, zenbatespenak egin eta balantzekin nahiz unitate ez-konbentzionalekin egiaztatzen dituzte.

Esperientzia labur bat

Eskaini tamaina eta material desberdinetako objektuak. Balantza erabili aurretik, eskatu masa handiena zeinek duen zenbatesteko. Ondoren, egiaztatu hipotesiak balantza sinple batekin.

Elkarrizketarako galderak

• Objektu handienak beti al du masa handiagoa?

• Zer adierazten digu balantzaren mugimenduak?

• Nola adieraz dezakegu objektu baten masa zenbat unitatekoa den?

4 · Edukiera · Edukiera ezagutzen

Funtsezko ideia matematikoa

Ontziak bete, hustu eta batetik bestera isurtzean, haurrek edukierak konparatzen dituzte, zenbat sartzen den aurreikusten dute eta neurketa-unitate bera erabiliz egiaztatzen dute.

Esperientzia labur bat

Eskaini forma eta tamaina desberdinetako ontziak, ura, harea edo arroza. Galdetu: «Zein ontzitan sartzen da gehiago?». Utzi ontziak betetzen, husten eta estimazioak egiaztatzen.

Elkarrizketarako galderak

• Ontzirik altuenak beti al du edukiera handiena?

• Nola egiaztatu dezakegu zeinetan sartzen den gehiago?

• Zergatik aldatzen da emaitzako zenbakia unitatea aldatzean?

5 · Zer dute komunean hiru proposamenek?

Hiru magnitudeetan esplorazioa, konparazioa, zenbatespena, egiaztapena eta komunikazioa sustatzen dira. Ez dira nahitaez hurrenez hurren egin beharreko urratsak: prozesuak berriro ager daitezke.

Hausnarketa eraikitzeko galderak

• Zer aurretiko ideia eta estrategia agertzen dira?

• Zer galderak laguntzen dute hipotesiak berrikusten?

• Nola esku hartu erantzuna aurreratu gabe?

6 · Proposamenetik ikasgelara: zeri erreparatu?

Ez da nahikoa jarduera amaitu dela egiaztatzea: haurrek erakusten duten pentsamendu matematikoa behatzea da garrantzitsua.

Behaketarako bost alderdi

Estrategiak: nola alderatu, zenbatetsi, unitateak hautatu eta egiaztatzen duen.

Azalpenak: erabakiak nola adierazi eta arrazoitzen dituen.

Zailtasunak: oraindik ulertu gabeko erlazioak.

Aurrerapenak: ideiak eta prozedurak nola aldatzen dituen.

Erabakiak: zer mantendu, egokitu edo berriro landu behar den.

Elkarrizketa amaitzeko

Aukeratu esperientzia bat eta adostu zer ebidentziak erakutsiko lukeen aurrerapena. Jaso argazkiak, ahozko azalpenak edo irudikapen grafikoak. Errubrika komuna Haur Hezkuntzako etapa amaieran aplikatuko da.

Amaierako ideia

Proposamenen balioa ez dago materialak manipulatzean soilik: magnitudeak ulertzeko eta haurren estrategiak zein arrazoibideak agerian jartzeko aukeretan dago.